GABONETAN ANTZOKIRA
Mons Dansa (Katalunia)
Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperontzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu kanpora ateratzen?
Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, haientzat lekua daukan bururen baten bila.
Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurkitzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu dute haiek biltzen zituen paperetik, norbaitek ahaztuta laga zituen lekutik, ihes egitea. Orain, bidean botata topatzen dituzten istorio guztiak askatzen dituzte, haiekin jolastu eta bizitza berri bat emateko.
IDEIA, ZUZENDARITZA: Claudia Moreso
SORMENA, ANTZEZLEAK: Sarah Anglada, Sara Pons
ARGIZTAPENA: Roger Guinot
MUSIKA: Tactequeté, Henry Mancini, Cabo Sant Roque, Martí Mira
JANTZIAK: Flavia Onofre das Neves
ESZENOGRAFIA, ATREZZOA: Miquel Ruiz, Martí Doy
IRAUPENA: 50′
IKUSLEA: Denontzat
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Mons Dansa
FACEBOOK:MONS-dansa i educació
GOMENDATUA
Iruzkindu