Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

War baby RSS Blog

Yllana: War baby

ANTZERKIA
Yllana Teatro (Madril)

WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Izan ere, buruzagi berria haurtxo apetatsu eta gerrazale bat da. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka egindako WAR BABY satira honen oinarriak.

Yllanak beti izan du gure inguruko egoerari buruzko ikuskizun komikoak ekoizteko interesa, eta halaxe sortu du WAR BABY, barrearen bidez gogoeta eginarazi nahian.

WAR BABY ikuskizun dibertigarria da, umorez, gag bisualez eta erokeria komikoz betea, baina badaki, era berean, komedia armatzat erabiltzen, gerraren zentzugabekeria salatzeko.

JATORRIZKO IDEIA, SORKUNTZA ETA ZUZENDARITZA: Yllana.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: David Ottone, Joe O`Curneen.
ANTZEZLEAK: Fidel Fernández, Juanfran Dorado, Luis Cao, Jony Elías, Raul Cano Cano.
ESZENOGRAFIA: Carlos Brayda.
IRAUPENA: 90′.
IKUSLEA: +12 urte.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.

» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.yllana.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Antzerkia, musika, zinema eta artea protagonista izango dira Leioako kultur proposamenean urtea amaitu arte

Leioako Udalak irailetik abendura bitarteko agenda kultural bat diseinatu du, 17 musika eta antzerki ikuskizun, 34 zine saio eta hiru erakusketa biltzen dituena.


2024, irailak 4

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)