MUSIKA
(Katalunia)
Azken urteotan Wax & Boogie bihurtu da Blues, Rhytm & Blues eta Boogie Woogie panoraman ondoen eta gehien baloratutako formatua.
Ster Wax eta David Giorcellik gutxik bezala jakin dute herri afroamerikarraren musika tradizionalaren benetako izpiritua harrapatzen, haien adierazpen-bitarteko bilakatzeko. Musika beltzaren hizkeraren ezagutza zabala, oparoa eta askotarikoa dute. Ster eta David seriotasunez eta segurtasunez mugitzen dira generoaren korronte anitzenetatik.
Kansas City, Texaseko bluesa eta 50. hamarkadako R&B eraginak ikus daitezke bikotearen lanetan, eta 40ko eta 50eko hamarkadetako honako hauen itzalen oihartzuna egiten dute etengabe, besteak beste: Pete Johnson, Albert Ammons, Otis Spann, Esther Phillips, Big Maybelle, Big Joe Turner, Johnny Otis, Amos Milburn, Wynona Carren. Baterian Reginald Vilardell aritzen da. Bluesaren nazio mailako eszenan gehien eskatzen denetako bat, nazio eta nazioarteko esperientzia zabalekoa, eta hasieratik Wax & Boogieren parte izan dena.
Kontrabaxua Oriol Fontanalsek jotzen du; aditua da swing, blues, woogie, jazz eta erroko musikan, eta Wax & Boogieren kolaboratzailea da gaztetatik.
MUSIKARIAK: Ster Wax (ahotsa), David Giorcelli (pianoa), Oriol Fontanals (kontrabaxua), Reginald Vilardell (bateria).
IRAUPENA: 90′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 11n
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.waxandboogie.info
Iruzkindu