ANTZERKIA
Elena Olivieri (Madril)
Wenses eta Lala zuzen-zuzenean hitz egiten diguten lan horietakoa da, aurrez aurre, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna ezin hobeto elkarri lotuta. Landa-munduan txertatuta, inguru eta garai zehaztu gabean, pertsonaia bi horiek –elkarren aurkakoak; baina, aldi berean elkarren osagarri– beren bizitzak kontatuko dizkigute; barre-algaraz, baina eztarrian korapiloa jartzen diguten uneekin beteak; poesian eta gordintasunean joriak. Bizitzaren nondik norakoak batu ditu ume-umetatik. Wenses eta Lala elkarrekin hazi dira, neba-arrebak bezalakoak dira; baina, aldi berean, lagunak dira, amoranteak, bata bestearen kide. Elkar maite dute, besterik gabe; eta gai dira bizitza kontatzeko, beraren konplexutasun osoan, umorez eta hurbiletik.
Wenses eta Lala Adrián Vázquez-en –aktore eta dramagile mexikarra, Los Tristes Tigres konpainiaren sortzaileetako bat– testu baten egokitzapena da, Elena Oliverik egina, Madrilen bizi den aktore eta zuzendari italiarra. Lanaren minimalismoa eta zintzotasuna, bizitzaz hitz egiteko umorea erabili izana, protagonista biak hain ondo eta zainduta irudikatuta egotea… osagai horiek guztiak elkarrekin batzen dira eta esperientzia aberasgarri eta unibertsala sortzen dute. Testu mexikar bat, Madrilera eta Euskal Herrira egokitua eta Pablo Messiez dramagile argentinarraren langintza artistikoarekin antzeztua.
EGILE: Adrián Vázquez
ZUZENDARITZA ETA MOLDAKETA: Elena Oliveri
ANTZEZLEAK: Juanma Rodríguez, Elena Olivieri
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEAK: Carlos Puga, Patricia Urrutia
EKOIZPEN ZUZENDARITZA ETA BANAKETA: Alex Foulkes
ARGIZTAPENA: Paloma Parra
IRAUPENA: 70′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Elena Olivieri
Iruzkindu