Hurrengo ostiralean, urriak 16 (Auditorium, 20:30 h), musika ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Xabi Aburruzaga musikariaren eskutik, “Bost” bere azkeneko lana aurkezten.
Oraingo honetan barru-barruko bidaia egin du musikariak; azken urteetan bizitako esperientziak oinarri dituzten hausnarketei doinua jarri die, eta horietako batzuei baita hitzak josi ere. Barne-bidaia egin du Portugaleteko musikariak eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.
2020, urriak 13
Iruzkindu