ANTZERKIA
Yllana Producciones (Madril)
Lau preso beldurgarri iritsi dira heriotzaren korridorera, exekutatuak izateko.
Eszena danteskoak, kontrolaezinak eta zentzugabeak sorraraziko dituzte preso horiek beren egoera berrira egokitzeak, elkarren arteko bizikidetza sumingarriak, zaindariekin dituzten harremanek eta izan behar dituzten exekuzio penagarriek, bat-bateko infernu bihurtuz heriotzaren korridorea.
666 lanean, Yllanak umore beltz, zentzugabe eta garratzagoa eman dio bere ohiko lan komiko bisualari, hitzik gabe erakusteko gizakiaren alderik ilunena eta gaiztoena.
Sar zaitez mundu makabro horretan, non ez baita inor salbatuko, ezta ikuslea bera ere.
ZUZENDARITZA: David Ottone.
ANTZEZLEAK: Fidel Fernández, Juan Ramos, Raúl Cano, Juan Fran Dorado, Jony Elías (txandaketan).
ESZENOGRAFIA: Juan Ramos, José M. Ramos, Manolo Molas.
ARGIZTAPEN DISEINUA: Juan Ramos.
JANTZIAK: Teresa Rodrigo.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
» Non: Auditorium
» Eguna: Ekainaren 16an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: yllana.com/espectaculo/666/
Iruzkindu