ANTZERKIA
Vaivén Teatro (Euskadi)
LEKU MUGATUA
1695. Izurria Santa Paula komentura heldu da. Sor Juana Inés de la Cruz hilzorian dago. Gainerako ahizpek Elizaren aurka egin izana leporatzen diote. Bere aitor-entzuleak gizonak Jainkoa baino gehiago maitatu izana leporatzen dio. Juanak bere buruari galdetzen dio ea merezi izan duen denei aurre egiteak, emakume eta idazle moduan aske izateko.
“La Peor del Mundo” ikuskizun musikala da, non XVII. mendeko sor Juanak aurre egiten dien azken bizitza-uneetako mamuei, XXI. mendean. Bere ama. Bere aitona. Bere ahizpa. Bere aitor-entzulea. Erreginaordea. Merezi al du libre izateak gainerako guztia kentzen badizute?
Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta soilik publikoak erantzuna eman ahal izango dion amaiera.
EGILEA: Antonio Muñoz de Mesa.
ZUZENDARITZA: Olga Margallo.
ANTZEZLEAK: Ainara Ortega, Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta, Kepa Errasti.
KOREOGRAFIA: Ainara Ortega, Ana Mínguez.
JANTZI DISEINUA ETA ESZENOGRAFIA: Xabier Lozano.
MUSIKA: Iñaki Salvador.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 75′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 30ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.vaivenproducciones.com
Iruzkindu