Bosteko 2022 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago. Maiatzaren 2ko 15:00ak arte, interesdunek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dute, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute.
Aurtengo deialdia erakusketaren 25. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzekin bat etorriz.
Bost udaletako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.
Bosteko 1998an sortu zen eta, ordutik hona, 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma interesgarria da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.
Deialdiaren oinarriak
Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:
– ARRIGORRIAGA: agaraizabal@arrigorriaga.eus
– AMOREBIETA-ETXANO: marriaga@amorebieta.eus
– BASAURI: aartetxe@basauri.eus
– GETXO: lmartin@getxo.eus
– LEIOA: agarcia@leioa.eus
Iruzkindu