ERAKUSKETA
Ana Aldana eta Julio Hernández
Jatorrira itzultzea, horixe da Anak pieza hauekin adierazi nahi digun ideia; horietan, hainbat arte-teknikak bat egiten dute (argazkia, pintura, collagea). Artistak berak Tasmaniako baso primitiboetan (Sumac, Tarkine) hartutako irudiak abiapuntu hartuta, eta ingurune haietako edertasunari erreparatuta, bizitza naturalaren jatorri primarioetara eramango gaitu. Bizitza natural horretan, pertsona, oztopo izan ez dadin, natura oparo horren ikusle bihurtzen da.
Ezinbestean elkar ulertzera kondenatutako bi diziplinak (pintura eta argazkia) bat egiten dute Julioren lanetan. Elkarren arteko espazio hibrido bat sortzen dute, bi errealitateak konbinatuz. Elkarrizketan jarduten da argazkiarekin, proposamen piktoriko formalistetatik eta/edo keinuzkoetatik, zuzenean haren gainean margotuz, esanahia aldatuz irakurketa berriak ahalbidetzeko: ironikoaren eta onirikoaren artekoak, egunerokotasunaren eta unibertsalaren artekoak, kopia fidelaren eta abstraktuaren artekoak.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 13tik urtarrilaren 10era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu