KULTUR MARATILA
Tanttaka (Euskadi)
“Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan)”, lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren erreflexuak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela… Denbora gelditu ez, baina beste “tempo” ezberdin bat markatzen digu, horman eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez “tik, tak… tik… tak…”.
Argi bero eta txiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa… Norbait istorio bat kontatzen hasiko da eta besteei entzuteko grina piztuko zaie, beste batek akorde batzuk ferekatuko ditu, eta konturatu orduko denok kantuan hasiko gara; Laboaren kantu bat, noski. Eta kontatuko direnak Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak izango dira. Eta nola ez… ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, hitz egin, isildu… aske sentitu eta aske sentiarazi.
AUTOREA: Bernardo Atxaga.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo, Kike Diaz de Rada.
MUSIKA: Iñaki Salvador.
ANTZEZLEAK: Musikariak: Iñaki Salvador, Angel Unzu. Abeslaria: María Berasarte. Antzezleak: Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte.
IRAUPENA: 75′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro (Bono Maratila: 30 euro)
GOMENDATUA
Iruzkindu