DANTZA
Ertza Dantza (Euskadi)
Tximeleta askoren bizitzak ez du bi aste baino gehiago irauten. Baina tximeleta gisa jaio baino lehenago, hamar egun bizi izan zituen krisalidaren barruan, eta horren aurretik bi astez beldarra izan zen, eta hori baino lehenago lau egunez arrautza izan zen… Non hasten da eta non bukatzen da bere bizitza? Nor ausartzen da zikloen jarraipen horri muga jartzen?
Inguratzen gaituen guztia, gu geu ere bai, etengabeko mugimendu zikliko baten parte da. Jaiotza eta heriotzen jarraipena. Eta gure begien aurrean zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte bihurtzen da. Mugimendu berri baten eraldatzen da. Laburbilduz, nolabait bizirik jarraitzen du.
Asmatu dugun denbora mugatu hau labur gelditzen da hasiera eta bukaerarik ez duen jario infinitu hori neurtu nahi dugunean.
Hemen pertsona baten eraldatzeen lekuko izango gara. Ordubeteko bidaia izango da eta izandako forma, emozio, bizipen eta ikasgaietan zehar ibiliko gara. Bizitza labur bat, non zaila egingo zaigun, halaber, hura osatzen duten eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren erabakitzea.
ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.
ANTZEZLEAK: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
KOREOGRAFIA ETA TESTUA: Asier Zabaleta.
ESZENOGRAFIA: Pello Artola.
MUSIKA: Iñar Sastre.
IRAUPENA: 60′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.ertza.com
Iruzkindu