Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Zenetek irekiko du Musika Denboraldia, “Musika arimarekin” zikloarekinRSS Blog

Zenet

Zenet artista malagarrak “Musika arimarekin” zikloa irekiko du ostiral honetan; aldi berean, programa honek Kultur Leioako Musika Denboraldia inauguratuko du. Ziklo honek lau kontzertu izango ditu, talde parte-hartzaileen nortasunak eta musika-estilo zainduak markatutakoak.

Urriaren 7an (ostirala), Zenetek eskainiko duen kontzertuan boleroak, tangoak, jazza, swinga eta flamenkoa izango dira entzungai. Limurtzeko botere handiarekin eta talentu naturalarekin, ikus-entzuleak liluratuko ditu eszenatokitik.

Urriaren 21ean, Mira Awad abeslari eta kantautore palestinarrak “All my faces” lan berria aurkeztuko dute. Noarekin sarritan elkarlanean dabilen emakume polifazetiko honek mezuz eta sentimenduz beteriko ahots pertsonala hurbilduko dute. Azaroaren 11n, Kroke & La Musgaña taldearen txanda izango da. Polonia eta Gaztela eta Leongo taldeak dira hurrenez hurren, zeintzuek talentua bat egitea erabaki duten, euren herriko soinuak azalarazteko.


Azkenik, azaroaren 25ean, OqueStrada taldeak emango dio amaiera denboraldiari. Talde honek Portugaleko zapore eta usain guztia dakarte “Tasca Beat, The Portuguese dream” diskoan, Lisboako zein hiri inguruko soinu tradizionalarekin.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2011, urriak 3

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)