Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Zinegoak 2013 Leioara datorRSS Blog

Zinegoak

Hegoak Elkartearekin batera, Leioako udalaren Kultura Sailak Bilboko gay/lesbo/trans 10. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak emango ditu otsailaren 13 eta 14an.

Asteazkenean, otsailak 13, 20.00etan, “Keep the lights on” luzemetraia eskainiko da Jatorrizko Bertsioan eta azpitituluekin: (sinopsia) 1997. urtea da eta New York-eko hiria etengabeko eraldaketan dago. Erik Rothman danimarkako dokumentalistak, Paul Lacy ezagutuko du, oraindik armairutik atera ez den abokatu erakargarri bat. Eduki sexual handiko topaketa bezala hasten den hori laister bilakatuko da beste zerbaitetan. Amankomuneko bizitza proiektu bat eraikitzen duten bitartean, bakoitza bere mendekotasun eta obsesioak gainditzen saiatuko da bere aldetik. “Keep the Lights On” sexua, adiskidetasuna, intimitatea eta maitasunaren inguruko pelikula ederra da eta baita gogorra ere batzutan, gaur egungo harreman sentimentalen izakera sentsibilitate eta zintzotasunez agertzen dueña.

Ostegunean, otsailaren 14an, arratsaldeko 20.00etan dokumental interesagarri izango dugu ikusgai, “Begira nauzu beste bat”. Silvyo Luccio ziurtasuna, dulantzia eta umore fina duen gizona da. Berak dioen bezala, “emakume jaio, lesbiana egin eta orain gizona naiz”. Egun, pozik bizi da bere emaztearekin elkarren geneak edukiko dituen haur bat eduki nahian. Sylviok bidaia bati ekingo dio brasilgo iparrekialdealdetik familia eskema konplexuak dituzten beste pertsona batzuen testigantzak jasotzen. Bidaian zehar, malformazio fisikoak dituzten pertsonen desberdintasun egoerak ezagutuko ditu, baita Missao Velha herrian,gizartearen hitzalpean bizi den albino familia baten testigantza ere. Erlijioa eta matxismoa indarrean dagoen gizarte batean eginiko bidaia honek, bere familiagandik jasotako mespretxuak gogoraraziko dizkio. Bere alabaren etxean bukatuko du bidaia. Nahiz eta honek oraindik amaren irudia gizon gorputz batean ez ikusi, Silvyiok iraganera joko du ere alabarekin arremana hobetu nahian.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2013, otsailak 13

2 Iruzkin

  1. gorkaazk(e)k dio:

    Zinegoak eta Kultur Leioak antolatzen dituen antzezlan, film emanaldiak-eta, ZEIN HIZKUNTZAtan eskainiko diren ikusi nahiko nuke agenda guztietan.

    Batzuetan emanaldiak euskaraz egingo direla ikusita daukat… Berdin-berdin ikusi nahiko nuke, argi, emanaldia gaztelaniaz edo beste hizkuntzatan baldin badira. Ala besterik ezean gaztelania normaltzat irudikatu behar dugu eta euskara salbuespentzat?

    Gauza bera eskatu gura nuke kiroldegietako ikastaro eskaintzatan. Eskaintza gaztelania hutsean dela gaztigatzea. (Bide batez, D eta B eredu nagusi den herrialdean, oraingoz, aisialdiko eskaintza A eredukoa :(

    • admin(e)k dio:

      Webgunean ez dugu ikuskizunen hizkuntza jartzen, uste dugulako izenburua gaztelaniaz jartzean ulertzen dela ikuskizuna gaztelaniaz dela, eta euskaraz dagoenean, berriz, euskaraz dela.
      Zure iradokizuna aintzat hartuko dugu. Eskerrik asko.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)