Aterpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko VII. Kartel Lehiaketan parte hartu duzuenontzat, eta nola ez, web gunetik zuen botoa eman duzuenontzat.
Bozketan 818 pertsonak parte hartu duzue, epaimahaiaren botoak eta zuen botoak hartuta, Mr. Pop & Ms. Rock Live kartelak irabazi du. Ziortza Alonso Carrero (Portugalete) da egilea.
Behin kartel irabazlea hautatuta, horrek esan nahi du Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketarako lanean ari garela, adi egon zaitezte!!
VII. Kartel Lehiaketako lan guztiak ikusteko aukera duzue. Erakusketa Aterpe Leioa Gaztegunean egongo da abenduaren 11ra arte.
2015, azaroak 30
Iruzkindu