ANTZERKI FAMILIARRA
Yllana (Madrid)
Oihaneko lekurik sakonenean, esploratzaile ausart eta zoro batzuek abenturarik burugabeenari ekingo diote. Beren egitekoa desagertzear dagoen animalia exotiko bat harrapatzea da, hiri handi bateko ZOOrako. Protagonisten etengabeko zentzugabekeriek epopeia bisual esperpentikoa sorraraziko dute, eta itxuraz zoragarria den inguru hori animalia arraroz betetako tranpa bihurtuko da. Txoriek, ugaztunek, narrastiek eta intsektuek mila oztopo jarriko dizkiete espedizioko heroiei.
Ikuspegi komiko gizakiaren eta naturaren arteko betiereko gatazkaz.
Inork ere ezin izango du barrearen atzaparretatik ihes egin. Has dadila abenturaaaaaaaaaaaaa!
MAX SARIA 2010
HAUR IKUSKIZUNIK ONENA
Zuzendaritza: Yllana.
Interpreteak: César Maroto, Juan Francisco Dorado, Susana Cortés, Rubén Hernández.
Iraupena: 70′
Ikuslea: +6
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 6an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu