Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Zorretan RSS Blog

Hika Teatroa: Zorretan

ANTZERKIA
Hika Teatroa (Euskadi)

EMAKUMEA eta GIZONA bikote dira aspalditik. Gaur EMAKUMEA aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, GIZONARI kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori horrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino. Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz.

EMAKUMEAK bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, AMAren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.

EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Agurtzane Intxaurraga.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Miren Gojenola.
ANTZEZLEAK: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza.
SOINU MAPAREN DISEINUA: Xabi Erkizia.
ARGIEN DISEINUA: Xabi Lozano.
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 13an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.hikateatroa.eus



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Antzerkia, musika, zinema eta artea protagonista izango dira Leioako kultur proposamenean urtea amaitu arte

Leioako Udalak irailetik abendura bitarteko agenda kultural bat diseinatu du, 17 musika eta antzerki ikuskizun, 34 zine saio eta hiru erakusketa biltzen dituena.


2024, irailak 4

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)