IKUSKIZUNA
Mario Benedettiren hitzetan “Bost minutu nahikoa dira bizitza oso bat amesteko”.
Aurten ere gune magikoez gozatzekoa aukera izango dugu Leioan. Gau harrigarriak sentituko ditugu, Leioak zer taupada duen eta zer amesten duen hautemango dugu han eta hemen, eta gune bakoitzaz gozatuz, gure udalerriaren bestelako ikuspegiak bilduko gaitu.
Taupadak bizitzaren berme dira, Leioan dagoen bizitza. Munduko gauzarik ederrenak bihotzean sentitu behar dira eta Leioa ikusteko modu berri hori deskubritu nahi baduzu, ingurune seguruan eta nahi izanez gero lagunekin edo etxekoekin batera, gorde itzazu data horiek bizipen magiko hori amesteko.
» Non: Leioako hainbat puntutan
» Eguna: Azaroaren 11, 12, eta 13an
Iruzkindu