MUSIKA
(Euskadi)
Dotoretasuna eta umorea ez dira bateraezinak. Eta The Binilo’s-ek hori erakusten du, show berezia eginez, umorea eta musika proportzio berean nahasiz, garaiko giropenarekin eta ikuskizun dibertigarri eta paregabea sortuz.
60ko hamarkadako irrati-programa baten parodia eginez, The Binilo’s-ek ibilbidea egiten du garai hartako musika eta errealitatean zehar, ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abesti ezagunenak gogora ekarriz.
Bere “On Air” showan, The Binilo’s taldeak ikuskizun oso berezia ematen du, eguberri-giroz blai eta luxuzko gonbidatuekin. Horretarako, kontrabaxua eta bateria dituzte, eta abesbatza batek gospelean oinarritutako harmoniak gehitzen ditu. Hala, ohiko irrati-saioa Eguberrietako saio berezia bihurtzen da, garai horren bereizgarri den magiaz betea.
MUSIKARIAK: Oier Garamendi, Irantzu Garamendi, banda eta koruak lagunduta.
IRAUPENA: 45′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
ZIKLOA
Iruzkindu