ANTZERKI FAMILIARRA
Markeliñe (Euskadi)
Duela milaka urte, historiako eta munduko tokiren batean, giza-talde bat otso taldeez inguratuta dago, eta mamut handi baten hezur arrastoen ondoan babesten da. Baina hezurdura abandonatu handi horretan ez dago haragi arrastorik ahora eramateko eta gosea baretzeko.
Inguratuta eta gosetuta, guztiak amaiera penagarria iragartzen du. Baina muturreko egoera horretan patu tragikoari izkin egiten dion zerbait gertatzen da. Ezohikoa beste edozein animaliarentzat. Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta ahitu bat hartu eta hezur hori estaltzen duen haragi zaporetsua dastatzen eta mastekatzen ari dela simulatzen du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinua. Baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta, denboraren poderioz, ahalmen horrek planetako animaliarik boteretsuena eta ustekabekoena bihurtuko du.
ZUZENDARITZA: Markeliñe.
ANTZEZLEAK: Nerea Martínez, Maite Bayón, Fernando Barado.
ESZENOGRAFIA: Marco Sotes.
JANTZIAK: Maite Hernández.
MUSIKA: Xabier Zeberio.
IRAUPENA: 50′.
IKUSLEA: +4 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 10ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.markeline.com/espectaculos/mamut
Iruzkindu