Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

2024/2025 ikasturterako tailerrak RSS Blog

Tailerrak 2024/2025 Talleres

TAILERRAK
Artea, artisautza, sorkuntza

2024/2025 ikasturterako eskainiko diren 18 ikastaroetako batean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman dezakete abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean.

Izena aurrez aurre eman daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, Udaleko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan, eta, telematikoki, egoitza elektroniko honetan: https://udaletxean.leioa.eus/sta

Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo da.

Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dira, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira. 12 espezialitatetako 18 ikastaro eskainiko dira: zura zizelkatzea, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziriak ahokatzea, puntua eta kakorratza, kontakizun laburra, ebaketa eta jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.

» Izena aurretik emateko epea: Abuztuaren 26tik irailaren 6ra
» Non: Udaleko HAZn, Gaztelubideko HAZn, egoitza elektronikoan

2024/2025 ikasturterako tailerrak (PDF / 42 KB)



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako XXVIII. argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Leioako XXVIII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean Kultur Leioan entregatu beharko dute, 2024ko azaroaren 4ra arte.


2024, uztailak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)