MUSIKA
Hamaikasax (Euskadi)
ERROAK-RAÍCES musika-ikuskizun bat da, munduko hainbat lekutako musika tradizionalean eta herrikoian oinarritutako lanez osatua. Kontzertu horretan, Alberto Mielgo (saxofoia) eta Marta Cara (pianoa) musikariek joko dute. Ganbera-musikan eskarmentu handia dute, eta saxofoi eta pianorako propio idatzitako partiturak nahiz beste obra batzuen moldaketak interpretatuko dituzte.
Kontzertuan, beste diziplina batzuk ere (dantza, ahotsa, ikus-entzunezko baliabideak…) landuko direnez, ikuskizun bikaina izango da.
MUSIKARIAK: Alberto Mielgo (saxofoia), Marta Cara (pianoa).
IRAUPENA: 60′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriak 11
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
ZIKLOA
Iruzkindu