MUSIKA
Joshua Edelman (Euskadi)
Joshua Edelmanek maitasun-istorio luzea dauka jazz latinoarekin, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, Loisaida auzora bizitzera joan baitzen orduan, Manhattango East Villagera. Inguru oso multikulturala zen hura. Nonahi entzuten zen Mongo Santamaría, Machito, Eddie Palmieri, Papo Lucca eta La Faniaren musika, eta jendea kalean dantzatzen zen egun osoan.
Ondoren, Karibeko piano-jotzaile handien grabazioak aztertu zituen debozio handiz. Eta, denborarekin, Latin Jazzeko eta Saltsako zenbait proiektu gidatu zituen. Hogeita hamar urtean zehar, hainbat disko eta telebista-saio grabatu zituen proiektu haiei esker, eta ehunka kontzertu egin zituen Kuba, Panama, Puerto Rico, Kolonbia eta Venezuelako musikari ospetsuekin.
Proiektu honen bidez, garai bateko New Yorkeko Latin Jazzaren espiritua berpiztu nahi du, garai hartako musikak bereizgarri zituen energia eta pasioarekin. Jazzaren tradizioaren eta tradizio afro-latinoaren arteko topaketa da neurri berean. Bi munduetako onena aprobetxatzen duen mestizaje kulturala, ikus-entzuleengan erabateko alaitasun- eta konexio-egoera sortzen duena.
MUSIKARIAK: Joshua Edelman (pianoa), Adrián Zarrabeitia (tronboia), Gonzalo Muga (flauta), Loisel Machín (kontrabaxua), Richard Pacheco (perkusioa), Fabián Reyes (perkusioa eta ahotsa).
IRAUPENA: 75′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilak 17
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.joshuaedelman.com
Iruzkindu