ANTZERKI FAMILIARRA
Khea Ziater (Euskadi)
Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen “Cuento de Navidad” eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, eta maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, harek bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu, Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio, Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz. Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge eskuzabal, bizi eta maitagarri bihurtuko da.
JATORRIZKO TESTUA: Charles Dickens.
MOLDAKETA: Alex Gerediaga.
EUSKARAZKO TESTUA: Kepa Errasti.
ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Alex Gerediaga.
ANTZEZLEAK: Na Gomes, Sandra Fdez. Aguirre.
IRAUPENA: 60′.
IKUSLEA: +6 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 23
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.kheaziater.com
Iruzkindu