Datorren astelehenean, maiatzak 10, gazteei (14-17 urte bitartekoei) zuzendutako Aterpe Leioa Gazteguneko Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalduko da. Eskaerak maiatzaren 21era arte izapidetu daitezke Udaletxean Egoitza Elektronikoaren bidez, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan edo Gaztegunean (Aldapabarrena, 2).
Uztailean zehar egingo diren udalekuek 60 plaza izango dituzte guztira, 30 hamabostaldi bakoitzean, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta daude. Jarduera desberdinak egiteko aukera izango dute gazteek (magia, zientzia, lorezaintza, trebetasun probak, gynkanak) Gaztegunean eta Ondiztorren egingo dira, baina inguruko eremuetara irteera batzuk ere programatuta daude.
Adingabeen irudi-datuen bilketaren aurrean adostasunaren eranskina
Iruzkindu