Iazko esperientzia birtualaren ondoren, Olentzero gogotsu dago Leioako txiki bakoitzarekin aurrez aurre bildu eta egoteko. Abenduaren 24an izango da, beti bezala, Kultur Leioan. Egun osoan zehar (10:00etatik 21:00etara), Olentzerok eta Mari Domingik Leioako haurrak hartuko dituzte, haien eskaerak entzun eta desioak ondo apuntatuko dituzte.
Horretarako, gurasoek edo helduren batek hitzordua erreserbatu beharko dute aldez aurretik, Kultur Leioan, abenduaren 13tik 17ra, 11 00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, txanda bat aukeratu, ilara luzeak saihestu eta segurtasun-neurriak errespetatu ahal izateko.
Hala ere, ez da ahaztu behar gaurtik aurrera utzi ditzaketela beren kartak udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan: Kultur Leioan, Sakoneta Kiroldegian, Gaztelubide HAZen, Udaletxean, eta Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artatza eta Altzagako ikastetxe publikoetan.
Iruzkindu