ANTZERKI FAMILIARRA
BÁCUM/arts escéniques i visuals – Múcab Dans (Katalunia)
Oraintxe bertan, munduan, une honetan bertan, egia bihurtu nahi duten milioika eta milioika gurari arituko dira hegan. Era asko ditugu gure gurari bete daitezen eskatzeko: putz eginda kandelen kontra gure urtebetetzean, izar iheskor bat pasatzen ikusten dugunean, betile baten kontra putz eginda, txanpon bat putzura botata edo txikore lore bati putz eginda. gauza asko nahi ditugu, gure bizitzako hainbat eta hainbat unetan, baina… Nora ote doaz gurari horiek guztiak? Betetzen ote dira? Nork eragiten horiek betetzea?
‘Blowing’en hazi txiki baten bidaia biziko dugu, betekizun bat duen haziaren bidaia: Yuriren guraria betetzea. Haizean barrena egindako bidaia, abenturaz eta egoera bitxiz betatako bidaia, eta horietan aurkituko ditugu galdera horien guztien erantzuna… Edo behar bada, ez!
Ikuskizun bisuala, poetikoa eta berritzailea. Bertan, dantzak, zuzeneko musikak eta teknologiak alegiazko mundu liluragarri eta zentzugabe batean barrena hegan egitera eramango gaituzte.
SORMENA: Múcab Dans, Toni Mira
ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Toni Mira
DANTZARIAK: Irina Martínez, Guille Vidal-Ribas
KOREOGRAFIA: Toni Mira, Irina Martínez, Guille Vidal-Ribas
MUSIKA: Joan Laporta
JANTZIAK: Elisa Echagaray
IRAUPENA: 50′
IKUSLEA: +3 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3-5 euro
Iruzkindu