Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bosteko 2012 RSS Blog

Piedra musgosa

ERAKUSKETA
Lourdes Vicente, Juan Sagastizabal, Iñaki Bilbao

Erakusketa ibiltaria da BOSTEKO, euskal artista plastiko ezagunen lana zabaldu eta ezagutaraztea helburu duena. 1998. urtetik hona, hamabosgarren urtez jarraian, erakusketa hauek arte garaikidea hurbildu digute Bizkaiko Lurralde Historikoko zenbait udalerritara, udalerriotako kultura arduradunek koordinaturik egiten duten lanari esker.

LOURDES VICENTE
Salamancan jaio zen, 1959an, Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta handik gutxira Gasteizera etorri zen bizitzera, eta bertan jarraitzen du, pintura irakaslea baita Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan. 1987an, Araba Gaztearen I. erakustaldian hartu zuen parte, bai eta artista arabarren beste hainbat erakusketetan ere parte hartu izan du.
Ordutik hona, interes handiko proposamen piktoriko baten xerka aritu da, zeinak errealitatea izan baitu atentzio-gune eta, bereziki, gugandik hurbilen dauden objektuak: landareak eta loreak, esaterako. Kolorearen azterketa, argia eta bere irudietako atmosfera dira haren lanen ezaugarri, baina beti erakutsi izan du konposizioaren ordenaren eta egituraren aldeko arreta handia.

IÑAKI BILBAO
Bibon jaio zen, 1956an. Arte Ederren fakultatean ikasi zuen eta, gaur egun, irakasle dihardu bertan. 70eko eta 80ko hamarkadetan, zenbait sariketa artistikotan parte hartzeko hautatu zuten eta euskal panorama artistikoan ezagun bihurtuz joan zen.
Bilbaoren pinturan marrazkiaren zehaztasuna da ezaugarri, eta korronte hiperrealistan mantentzen bada ere, haren lanetan surrealismoaren ebokazio argiak agertzen zaizkigu. Panoramikak, trenak eta paisaia industrialak: irudiok izan ditu beti lagun Bilbaok, horiek izan dira bere konposizioen ohiko eszenatokiak.

JUAN SAGASTIZABAL
Eibarren jaio zen, 1952an, baina Gasteiz du bizileku eta beharleku. Urtebetez Arkitektura ikasi ondoren Valladoliden, Burgosko Aparejadore Eskolan matrikulatu zen. Pintore erabat autodidakta da. Laurogeiko hamarkadaren hasieratik Arabako Artisten Elkarteko kide da, eta haien ohiko erakustokia Gasteizko Café Morgan izaten zen. Izan ere, espazio horretan egin zuen bere lehenengo erakusketa indibiduala, 1984an.
Laurogeiko hamarkadan, abstrakzioaren eremutik atera gabe, ehunduren gaineko azterketak egiten hasi zen, askotariko euskarriak erabiliz. Hamarkada horretako azken zatian, aurreneko aldiz, elementu figuratiboak agerrarazi zituen bere artelanetan; hurrengo hamarkadan, berriz, haurren munduari dedikatutako serieak egiten hasi zen, eta bilakaera horrek, azkenean, landareen eta animalien lurraren arraseko ikuskari errealistak egitera eraman du. Urteotan hainbat erakusketatan hartu du parte, bai banaka bai taldeka, Gasteiz, Bilbo, Zamora, Iruñea edo Granadan, eta bere lanak Artium museoan zein bilduma publiko askotan ikus daitezke.

» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Urriaren 4tik azaroaren 4ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten harrera Kultur Leioan izango da

Olentzero eta Mari Domingiren harrera tokiz aldatu da eguraldi iragarpenaren ondorioz. Ordua 18:00etan mantenduko da, baina Kultur Leioan izango da eta ez Elexaldeko Errotan, programatuta zegoenez.


2024, abenduak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)