Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bosteko 2017 RSS Blog

Bosteko 2017

ERAKUSKETA
Damaris Pan · Usoa Fullaondo · Taxio Ardanaz

Bosteko Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen erakusketa ibiltaria da, eta aurten Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxon egongo da ikusgai. Erakusketaren komisarioa Iker Serrano Robles da; prestakuntza Bizkaian jaso duten eta ibilbide profesional oparoa duten hiru artista gazteren lana erakusten du: Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Taxio Ardanaz.

BOSTEKO 2017, Jada finkatuta dagoen erakusketa ibiltariaren hogeigarren edizioa aurkezten da. Erakusketa ibiltaria bost udaletako beste hainbeste erakusketa-aretoren artean koordinatzen da (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Zornotza eta Getxo) eta aurten Iker Serrano Robles komisarioa zenbatzen da proiektura. Udal horietako kulturako arduradunen lankidetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzar esker antolatzen da.

Edizio honetan, Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Tasio Ardanaz artisten lana aukeratu da erakusketarako.

“Espazioak trantsizioan, pintura-lurraldeak” da talde-erakusketaren titulua; proiektuaren helburua da biltzea erakuksketa moduan lurralde espezifiko bat pinturarena alaber eta Euskal Herriko arte kolektiboaren parte dena. Pintura – lurralde bat non figurazioaren eta abstrakzioaren arteko elkarrisketa sortzen da, non protagonista pintura materia da pertsonai zein errepresentazio bezala. Lurralde bat, gainera, trantsiziaon dagoena kuadroaren eta objetuaren artean.

Bosteko 2017 erakusketak atzera ere hurbiltzen digu diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin dituzte kontextu berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili dituzte: oleoa zein akrilikoa paper edo mihise gainean, paretaren eta zoruaren artean, gainazalaren eta objetuaren artean.

DAMARIS PAN (Mallabia 1983)
Mallabian jaioa, Bilbon bizi naiz. Arte Ederretako ikasketak egin
nituen EHU-UPVn eta Berlingo KHBn. 2014 eman nion amaiera Doktorego-Tesiari (Lo Bueno. Lo
Bello. Lo Berdadero). Gaia: desbideraketa eta anormaltasuna oinarrizko arte-balio gisa. Artejardueraz gain, klaseak ematen ditut Leioako Arte Ederretako fakultatean eta, azken urteotan, hainbat erakusketatan hartu izan dut parte.

USOA FULLAONDO (Algorta 1979)
Artista, ikertzailea eta irakaslea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Sailean doktoratu zen 2010ean. Alboko irakasle dihardu gaur egun sail horrexetan, eta Arte Graduko eta Ikerketa eta Sormena Arteko Unibertsitate-Masterrean ematen ditu klaseak. 2007az geroztik UPV/EHUren hainbat ikerkuntza-proiektutan hartu du parte. Klaseak eman ditu Oslo and Akhersus University College of Applied Sciences izeneko zentroan, eta 2017 egoiliar jardun zuen ikerketa lanetan Senselab (Concordia University, Montreal) laborategian. Arte ekoizpenarekin konbinatzen ditu irakaskuntza eta ikerkuntza lanak, eta hainbat erakusketatan hartu du parte, direla autonomia mailakoak, estatukoak edota nazioartekoak: Luis Adelantado (Valentzia) eta Combustión Espontánea (Madril) galerietan, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan, San Diegoko Space4Arte izenekoan, Rekalde Aretoan (Bilbo) eta Gasteizeko Montehermoso kultura gunean. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso ditu, eta saritua izan da nazio mailako lehiaketetan, Injuve kasu. Egonaldiak burutu ditu Bilbaoarte Fundazioan eta Banff Centren. Eusko Jaurlaritzaren subentzioa jasotako Un Atletismo Afectivo izeneko liburuaren argitalpena sorburu zeukan CHÁNDAL proiektuaren erakusketa izan zuen 2016an Zumaiako Oxford Aretoan.

TAXIO ARDANAZ (Iruñea 1978)
Bilbo du bizileku eta lantoki. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal
Herriko Unibertsitatean, eta azken urteotan egoiliar aritu da La Habanan, Bregenz-en (Austria),
Bilbon, Ciudad de Mexikon eta Beijingen. Banakako erakusketak egin ditu, honako hauek hain zuzen: La Habana, Artista x Artista (2016); Bilbo, Gio Bat (2015), “Egurre”, Sala Rekalde (2014): Madril, “Luz Perpetua”, Raquel Ponce galeria (2013); Ciudad de Mexiko, “Venceremos”, Ateneo Español de México (2012), “¡A pesar de todo!”, AN Studio (2011); “Forlorn Hope”, RMS El Espacio (2011); eta Iruñean, “Resignados”, Gotorlekuko bolborategian (2008). Talde-erakusketen artean, nabarmentzekoa da honako partaidetza: “Entornos Próximos 2008”, Artium, Vitoria-Gasteiz. Hainbat beka jaso ditu arte-sorkuntzari lotuak, bai eta sariak ere: Lehenengo Saria Iruñeko Artista Gazteen XV. Iruñea Lehiaketan (1999) eta Bigarren Saria Nafarroako Topaketen XXIV. Lehiaketan (2007); hautatua izan zen Ertibil 2008 erakusketa ibiltarirako, Pollençako Arte Plastikoen Nazioarteko Lehiaketan (2010) eta Ciutat de Palma Sarian. Nazioarteko Lehiaketan Pollença (2010) eta Ciutat de Palma saria (2014), besteak beste.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Azaroaren 13tik abenduaren 8ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten harrera Kultur Leioan izango da

Olentzero eta Mari Domingiren harrera tokiz aldatu da eguraldi iragarpenaren ondorioz. Ordua 18:00etan mantenduko da, baina Kultur Leioan izango da eta ez Elexaldeko Errotan, programatuta zegoenez.


2024, abenduak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)