Gaur, arratsaldeko 19:30ean, San Juan jaiei hasiera ofiziala emango dizkiete Mari Pepak eta Arlotek udaletxeko balkoitik. Honen ostean herriko 61 koadrilek ohiko jaitsiera egingo dute, aurreko hileetan egindako lana erakusten umore ezin hobeagoan.

Aterpe Leioa Gazteguneak ekintza interesgarria antolatu du uztailaren 18rako, piragua ibilbidea. Irteera hau 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izena emateko epea ekainaren 20tik 29ra arte izango da zabalik.
Aterpe Leioa Gazteguneak Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketa zuzeneko finalak ospatu zituen ekainak 14. Metal irabazlea + Irabazle orokorra: DARMAGE (Zaragoza) izan da.
San Juan jaiak hasteko hiru egun falta dira eta koadrilak azken ukituak ematen ari dira txupin eta jaitsierarako dena prest edukitzeko. Motorrak berotzen joateko, txaranga eta karrozekin batera, hau da Leioako kaleak bikain girotuko dituzten 61 koadrilen partaidetza ordena jai hasiera honetan.