Edu Cardoso (Madrid) “El paraguas de colores” lanarekin eta Izibene Oñederra (Azkoitia) “Hotzanak: for your own safety” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Bigarren saria Manuel Montejo & Julio Montejo (Madril) izan da, “No hace falta que me digas” lanarekin. Akzesita Jose Beut Duatorentzat (Valentzia) “Niebla” lanarekin izan da. Bertako egilerik onenaren atalean, Sergei Sobera izan da irabazle, “El Señor Pérez” lanarekin.