Azoka bisitatzeaz gain, bertara hurbiltzen direnak kultura asteburua betetzeko aukera izango dute, Soema Montenegro abeslariarekin eta Kulbik taldearen dantzarekin.
Azoka bisitatzeaz gain, bertara hurbiltzen direnak kultura asteburua betetzeko aukera izango dute, Soema Montenegro abeslariarekin eta Kulbik taldearen dantzarekin.
Plazer bisual eta gastronomikoen azoka berriro heldu da Leioara. Aurten ere, artisautza, gastronomia eta zentzuen bitartez gozatzeko momentua heldu da, produktu desberdinak dastatuz eta artisau profesionalen lana, esfortzu eta mimo handiz burututakoa, ikusiz eta gozatuz, kalitatezko produktuak sortzeko helburua dutelarik.
Kubik konpainiak, datorren azaroaren 9an, “Cube” ikuskizuna dakarkigu. Existitzen ez diren lerroz osatutako kuboa da, eta bertan, kuriositatea, larritasuna, jolasa, maitasuna eta egunero bizi ditugun beste hamaika emozio elkarrekin bizi dira azken xehetasuneraino zainduta dagoen koreografia lan honetan.
“ArgiHizkiak” literatura-lehiaketako 12 argazki eta horietan oinarritutako euskarazko testu labur onenak biltzen dituen erakusketa gaurtik azaroaren 18ra bisitatu ahal izango da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2). Erakusketa bisitatzeko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00/ 16:30-20:30; ostiral eta larunbatetan: 17:00-22:00 eta igandeetan: 17:00-20:30.