Aurten ere, Mendiaren Astea Leioara helduko da, mendia protagonistatzat hartzen duten aktibitatez lepo. Ekainaren 10etik 16ra bitartean, Kultur Leioa eta Sakoneta programazio horren eszenatoki izango dira.

Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 10ean (astelehena) irekiko da, eta hilak 14ra arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.
“Escultura pública en Leioa. Un patrimonio que define a un municipio” udalerriko eskultura lanen gaineko liburu interesgarria da, Iñigo Sarriugartek idatzia. Azalpen historikoak eta artistikoak, irudiak, neurriak, e.a. agertzen dira, liburuak aipatzen dituen eskultura bakoitzekoak.
Corrado Masacciren “Igelak” erakusketaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, joan zaitez autoreak ekainerako prestatu dituen bisita gidatuetara, falta barik.