Maiatzaren 12an izan zen Leioako Margolari Gazteen XVI. Lehiaketa Leticia Gasparrek irabazi du. Hamahiru lan aurkeztu ziren guztira eta hainbat sari banatu.
Maiatzaren 12an izan zen Leioako Margolari Gazteen XVI. Lehiaketa Leticia Gasparrek irabazi du. Hamahiru lan aurkeztu ziren guztira eta hainbat sari banatu.
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean burutu den Leioako UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak, arrakastarekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, nahiz eta euria etengabea izan zen lau egunetan zehar. Hori dela eta, herri osoan prestatutako hogei eszenatoki desberdinetan eskaini behar ziren emanaldien ordez, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegiak egokitu zituzten antolatzaileek eszenatoki gisa eta bertan eta Kultur Leioako Auditorioan batu zituzten iragarritako ekitaldi gehienak.
Hurbilago ezagutu nahi baduzu Corrado Masacciren inspirazioa bere Igelak sortzeko, autoreak berak erakusketarako eskaintzen dituen bisita gidatuetan izena eman dezakezu Kultur Leioaren telefonora deituz: 94 607 25 70. Bisitak astelehenetik larunbatera dira, eta doan.
UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azoka, buru belarri murgilduko da bihar ostirala, maiatzak 17, iragarritako jardueretan, programazioari zein zeharkako ekitaldiei dagokionez. Egunean zehar ia berrogeita hamar agerraldi izango dira, tarteko behin betiko bost estreinaldi; ‘Speed meetings’en lehen hitzorduak eta ADDEren lan mahaia ospatuko da eta 2012ko irabazleei zein 2013ko ohorezko sariak emango dira. Euria eginez gero, antolatzaileak ordezko guneak prestatu dituzte iragarritako hainbat ekitaldirentzat.
Gaupasa-Nacho Vilar Produccionesek ‘eta Al Di Lák ‘Typical’ eta ‘Purificación Run Run’ lan berrien emanaldiez gain, biharko prestatu den […]