obedadeak izango dira nagusi 2013ko maiatzaren 16tik 19ra burutuko den Leioako Umore Azokan, egitarauan izango diren ikuskizunen heren bat erabateko estreinaldiak izanik. Antolatzaileek 300 proposamen artistikotik gora jaso zituzten eta hortik 55 ikuskizun aukeratu dituzte. Gehienak Euskadi, Katalunia eta Estatu Frantziarrean sortutakoak dira, naiz eta Estatu espainiarreko beste toki batzuetatik zein Holanda, Erresuma Batua, Italia, Israel edo Turkiako proposamenei ere tokia egin zaien aurtengo programazioan.