Lucas Figueroa (Pozuelo de Alarcón) “Prólogo” lanarekin eta Carlos Rodríguez (Donostia) “Berriro igo nauzu” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Argazki Lehiaketan, lehenengo saria José Ramón Luna de la Ossa (Tarancón) lortu du, “Ausencias” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria Miguel Cabezas Centeno (Irun) eraman du, “Lekeitio II” lanarekin.