Erakusketak, antzerkia, musika, dantza, zinea… Aisialdirako programazio onena Kultur Leioan daukagu.
Erakusketak, antzerkia, musika, dantza, zinea… Aisialdirako programazio onena Kultur Leioan daukagu.
Larunbatean (hilak 21), 18:00etatik aurrera laburmetraien emanaldia izango da Leioa Aterpe Gaztegunean. Zehazki hiru izango dira ikusi ahal izango diren lanak, ‘Prudentzia’, ‘¡Qué dirán!’ eta ‘Nido de Bastardos’. Gonbidapenak Gaztegunean jaso ahal dira jada.
Leioa Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 52. edizioan parte hartzera deialdia zabaltzen du. Lehiaketan hurrengoko irailaren 8an, arratsaldeko 19.00etan izango da Ondizko probalekuan.
Uztailean eta abuztuan, Kultur Leioak parentesi txiki bat irekiko du Auditoriumeko eta Ambigúko programazioan, baina, irailean, berriro helduko die arte eszeniko, musika, zinema eta beste hainbat arlotako ohiko saioei.