Alabatxo/Querida hija haurrei zuzendutako keinu-antzerkiko proposamena da. Jokin Oregik idatzi eta zuzendutakoa da; protagonistak bikote bat dira: Laida eta Martin, Ana Meabek eta Javier Renobalesek interpretatuta. Alaba jaiotzeko irrikitan daude, eta haurtxoa jaiotzen denean bizitza nolakoa izango den imajinatzen dute etengabe; izan ere, etxea eraldatu egin dute dagoeneko, eta objektu ugari jarri dituzte jaioko den alabarentzat.