Bihar bertan helduko da gure Olentzero Leioara. Gutunak jaso eta herriko kaleetatik ibili ostean Leioako etxeak opariz beteko ditu.
Bihar bertan helduko da gure Olentzero Leioara. Gutunak jaso eta herriko kaleetatik ibili ostean Leioako etxeak opariz beteko ditu.
Iazko arrakasta ikusita aurten ere Leioak izotz pista izango du Gabonetan. Guztira 300 metro koadroko pista izango da eta Errekalde plazan kokatuko da. Sarrera euro bikoa izango da, ostera, Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango da.
Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria sailak agenda kultural berezia antolatu du Gabon egun hauetarako, hainbat ekintza izango dira etxeko txikienei zuzendutakoak, beti ere euskara ardatza izanik, hauen artean: zinea, magia, antzerkia, ludoteka edota pailazoak.
Haritz Zubillaga (Bilbo) “She’s lost” lanarekin eta Jon Garaño (Donostia) “Urrezko eraztuna” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Argazki Lehiaketan, lehenengo saria Ana Rodríguez Rodríguezek (A Coruña) lortu du, “Paisaje difuminado” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria José Ramón Luna de la Ossak (Cuenca) eraman du, “Introspección” lanarekin.