Yolanda Román (Cáceres) “Duelos” lanarekin eta Ageda Kopla Taldea “Beti bezperako koplak” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Argazki Lehiaketan, lehenengo saria Gorka Zuluetak (Bilbo) lortu du, “Reflejo teleférico” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria Joaquín Pedro Gómezek (Murtzia) eraman du, “El exilio (2)” lanarekin.