Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ertibil Bizkaia 2014 RSS Blog

Ertibil

ERAKUSKETA
Ikus Arteen Erakusketa Ibiltaria

Kultur Leioak ERTIBIL BIZKAIA 2014 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXII.edizioa aurkezten du. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Leioan ikusgai izango da uztailaren 8tik abuztuaren 3raino. Bilbotik abiatuko da, eta Gernika-Lumo, Lekeitio, Basauri, Barakaldo, Elorrio eta Vitoria-Gasteiztik igaro ondoren, Sestaon bukatuko da, 2015eko urtarrilaren 17an.

Hona hemen ERTIBIL BIZKAIA XXXII. edizioan saria jaso duten artistak: María Azcona (Iruñea) “8848 metros” bere pintura obrarekin (akrilikoa mihise gainean), Kristina Losa (Gasteiz) “Concrete” obrarekin (ohial gainean akriliko eta transfer erabiliz), eta Oihana Torre (Bilbo) “49 kubo” obrarekin, 3 argazkiz osatutakoa.

1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBIL erakusketaren helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.

Edizio honetara 141 obra aurkeztu dira, 35 urtetik beherako 104 artistak eginak. Espezialitate guztietan aurkeztu diren obren artean, 17 lan hautatu dira, ERTIBIL BIZKAIA 2014 erakusketa eratzeko. Honako hauek dira epaimahaia osatu duten profesionalak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko Jardueren zuzendaria), Ana Salaverria (Donostiako Koldo Mitxelena Erakusketa Aretoko zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea) eta Miren Arenzana eta Kepa Garraza artistak.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Uztailaren 8tik abuztuaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak, 12:00etatik 14:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Olentzerok eta Mari Domingi urteko gaurik magikoena prestatzen hasi dira Leioan

Gaur goizean, Iban Rodriguez Etxebarria alkatearen bisita izan dute, egun hauetan bere etxea izango dena; Elexaldeko Errota, bertan prestatzen ari dira abenduaren 24ko gauean leioaztarrek jasoko dituzten opariak.


2024, abenduak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)