Gau Portugaldarra izango dugu ostiral honetan Kultur Leioan “Musika…con alma” zikloaren amaiera kontzertuan. Portugaletik datorren Quinteto Lisboa izango dugu taula gainean, Helder Moutinho eta Maria Berasarte donostiarraren ahotsekin gozatuz. Portugaleko musika urbano berriaren erakusgarri dira eta fadoaren arima berriztatzen dute.
Gau tematikoak amaiera gastronomikoekin. Kontzertua eta gero, artistekin batera eta giro lasai batean, bertara hurbiltzen direnak herrialde horretako produktuak dastatu ahal izango dituzte, ardo kopa batekin batera.
Iruzkindu