Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregi artisten “Zure gorputzaren agerpenak liluratua” Bosteko erakusketa ikusi ahal izango da urtarrilaren 8ra arteRSS Blog

Bosteko

Bosteko erakusketa Kultur Leioan egongo da ikusgai urtarrilaren 8ra arte. Bizkaiko bost udalerritako aretoetan egon den erakusketa ibiltariaren bosgarren eta azken geltokia da Leioakoa.

Bosteko erakusketaren hogeita laugarren edizioa Leioara heldu da hiru artisten lanekin: Helena Goñi, Daniel Llaría, eta Izaro Ieregi. Hiru artista hauen lanak “Zure gorputzaren agerpenak liluratua” izenburupean bildu dira. Idoia Leache eta Iván Gómez dira erakusketaren komisarioak.

Bosteko erakusketa ibiltaria da, eta 1998an lehen aldiz egin zenetik arte garaikidea Bizkaiko udalerrietara hurbiltzen du, lurraldeko kultura-panoraman finkatutako erakusketa bihurtuz. Bostekok artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Helena Goñi (argazkigintza)

Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertso-nala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (UPV/EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria es-kuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llaría (eskultura/bideoa)

Artista honek aurkezten dizkigun eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraz-tearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/ EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons – The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakus-ketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi (performance/eskultura)

Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskul-turara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Ins-titutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkakozein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.

KATEGORIAK: Bloga, Erakusketak
Etiketak: , ,
2021, abenduak 17

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)