ANTZERKIA
El mono habitado (Euskadi)
XX. mendearen hasieran, fenomenoei buruzko ikuskizunek arrakasta handia izaten zuten; ikusleek ordaindu egiten zuten “munstro itxurako izakiak” ikustearen truke. Orain, izaki horietako batzuk igoko dira agertokira: Mary, “munduko emakumerik itsusiena” zela esaten ziotena, eta emakume bizarduna. Beren historia kontatuko digute emakume horiek, barre egiten eta gozatzen zuten emakumeak zirela, desirak zituztela eta grinak pizten zituztela.
Pertsonaia historikoek, banako arrotzek eta antzezleek berek hartuko dute hitza, edertasunaz (agerikoaz eta ezkutukoaz) hitz egiteko.
Ikusten ez den edertasunari buruzko ikuskizuna, pertsonak ikusi gabe pertsonei begiratzen dieten pertsonei buruzko ikuskizuna, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzkoa.
ZUZENDARITZA: El mono habitado.
TESTUA: Raúl Camino.
ANTZEZLEAK: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino.
ESZENOGRAFIA: Fernando Pérez.
BIDEOA: Joakim Ward.
IRAUPENA: 75′.
IKUSLEA: +9 urte.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.elmonohabitado.com/team/guapa
Iruzkindu