ANTZERKIA
Cía. El Vodevil (Madril)
Onofre genero pikareskoaren erroldan sartu zen 1604an. Tormesko itsumutila eta Guzmán de Alfarache “pikaroak” edo “eskuluzeak” izan ziren, baina Onofre “gitoia” izan zen, saiatuaren sinonimoa XVII. mendeko Espainian. “Tartufo” interpretatu ondoren, Pepe Viyuela bueltan da, 2024ko Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian estreinatutako obra hau agertokietan antzezteko.
Kontakizun autobiografiko honek komedia-itxura hartzen du, musika-interludioekin, eta gazte baten bizitzako ibilera gorabeheratsuak ditu ardatz, haurtzarotik hasita. Zorigaiztokoak eta miserableak izan ziren lehen urte haiek, eta gaizkiaren bidetik ibili behar izan zuen biziraungo bazuen…
BERTSIOA ETA MOLDAKETA: Bernardo Sánchez, Pepe Viyuela.
ESZENA ZUZENDARITZA: Luis d’Ors.
MUSIKA ZUZENDARITZA: Sara Águeda.
ANTZEZLEA: Pepe Viyuela.
MUSIKARIA: Sara Águeda.
IRAUPENA: 80′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 14
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.elvodevil.com/web/marcela
Iruzkindu