Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Hand to Hand & Lauesku 22 RSS Blog

Hand to Hand -Lauesku 22

DANTZA PROGRAMA BIKOITZA
Roser López Espinosa (Catalunya) & Lasala (Euskadi)

HAND TO HAND
Roser López Espinosa (Catalunya)

“Hand to hand” Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da. Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute.

KONTZEPTUA ETA ZUZENDARITZA: Roser López Espinosa.
KOREOGRAFIA: Roser López Espinosa (eta dantzariak).
DANTZARIAK: Stein Fluijt, Roser López Espinosa.
MUSIKA: Pyotr Ilyich Tchaikovsky.
JANTZIAK, ESZENOGRAFIA: Roser López Espinosa, Lluna Albert.
IRAUPENA: 20′.

LAUESKU 22
Lasala (Euskadi)

LASALA 2013. urtean sortutako dantza garaikideko euskal konpainia bat da. Judith Argomanizek zuzentzen du, eta dantzaren zein argazkigintzaren alorreko artistek osatzen dute Gainera, berezko hizkuntza fisikoa eta estetika sortzeko etengabeko ikerketan ardazten da.
“Lauesku 22” lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.

KOREOGRAFIA, ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Judith Argomaniz.
MUSIKA: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi, Max Ritcher.
JANTZIAK: Eider Ezenarro.
MUSIKA: Pyotr Ilyich Tchaikovsky.
DANTZARIAK: Jaiotz Osa, Carla de Diego, Garazi Etxeburu.
IRAUPENA: 25′.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

MÁS INFORMACIÓN: Roser López

MÁS INFORMACIÓN: Lasala

INSTAGRAM: @lasalart

Gaztea

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública
SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Olentzerok eta Mari Domingi urteko gaurik magikoena prestatzen hasi dira Leioan

Gaur goizean, Iban Rodriguez Etxebarria alkatearen bisita izan dute, egun hauetan bere etxea izango dena; Elexaldeko Errota, bertan prestatzen ari dira abenduaren 24ko gauean leioaztarrek jasoko dituzten opariak.


2024, abenduak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)