ZIRKUA-MUSIKA
Zirkozaurre (Euskadi)
‘Harreman’ Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak.
‘Harreman’ sustraietatik, identitatetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko.
Ikuskizuna hastear dago eta harritu egin nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriko akordeak afinatzen dituzte. Taldeko gainerakoek koreografia guztiak buruz errepasatzen dituzte. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena. Dantzena: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin taldean gozatzeko garaia da.
‘Harreman’. Hartu eta eman. Partekatu. Harremanak izatea. Oroimena atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu eta amain eman.
KOREOGRAFIA: Mar García.
ZUZENDARITZA: Jorge Silvestre, Gorka Pereira.
ANTZEZLEAK: Imanol Suso (malabareak, euskal dantzak), Javier González (malabareak), Mar García (malabareak, gaur egungo dantza, euskal dantzak), Gotzon Goirigolzarri (trikitixa, txirula, gitarra), Ivan Allue ‘Txistuman’ (txistua, alboka, albokotea), Diego Riveros (perkusioa: bateria, kaxoia…), Ibon Ajuria | Iholdi Beristain (bertsolaria).
MUSIKA: Gotzon Goirigolzarri.
IRAUPENA: 50′.
IKUSLEA: Denontzat.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilak 3
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.zirkozaurre.com/eu/zirkozaurre-zirkoko-ikuskizunak/harreman/
Iruzkindu