MUSIKA
(Norvegia)
Jan Tore (JT) Lauritsen, Buckshot Hunters-ekin batera, Norvegiako talderik aktiboenetakoa eta langileenetakoa da. Taldeak 20 urte baino gehiago daramatza jardunean, kide berberekin. Lehen diskoa 1995ean atera zuten, eta arrakasta handia izan zuen. Ordutik sei disko kaleratu dituzte beren diskoetxearekin: Hunters Records-ekin, alegia. Diskoak mundu osoan banatu dira: 2004. urtera arte, BMG Norway-ren bidez, eta handik aurrera, Musikkopprtatørene AS konpainia norvegiarra eta CD Babe eta Itunes arduratu dira banaketaz.
1996az geroztik, taldeak musikari berak izan ditu baxua, bateria eta gitarrak jotzen; JT aritu da kantuan, bai eta eskusoinua, harmonika eta organoa (Hammond B3) jotzen ere. Europa osoan ibili dira biran, eta oso urrun ere ibili dira jotzen, hala nola Australiako Byron Bay blues jaialdian, bai eta «Dark season» jaialdian ere. Azken hori da iparraldeen dagoen blues jaialdia; hain zuzen ere, ipar hemisferioko 78° paraleloan dago, Svalbard uhartean, Norvegiako Erresumaren barruan.
MUSIKARIAK: Jan Tore ‘JT’ Lauritsen (ahotsa, eskusoinua, blues harpa, hammond B3), Jon ‘Big Jon’ Grimsby (bateria, ahotsa), Morten Nordskau (baxua, ahotsa), Arnfinn Torrisen ‘Art Turner’ (gitarrak), Ian Fredrick Johannessen ‘Freddy’ (gitarrak).
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 29an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.jtlauritsen.com
ZIKLOA
Iruzkindu