ANTZERKIA
CDN, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro e Iria Producciones (Madrilgo Erkidegoa)
La Panaderak Concharen istorioa kontatzen du; berrogei urteko emakumea da, okindegi batez arduratzen da, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Lasai eta zoriontsua bizi da, baina egun batean jakiten du sare sozialetan bere bideo intimo bat ospetsua bihurtu dela, non duela 15 urte izandako bikote batekin harreman sexualak izaten agertzen den. Bideoa orain kaleratu da, eta kontrolik gabe zabaltzen ari da, gizon hura Italian ospetsu bihurtu delako telebistako reality bati esker.
Biluztasunak, amorruak, ezintasunak, lotsak eta minak bere hurbileko maite guztiak zipriztintzen ditu. Hala nola beraren aita, Ramón, landa-gizona, hogeita hamazortzian jaioa; semea, Gael, hamaika urteko mutikoa, zeinari ama gertatutakoa ezkutatzen saiatzen den, baina zeina ordenagailuarekin bera baino askoz trebeagoa den; baita senarra ere, Aitor, zeina Concharen aldean egoten saiatzen den, baina ezin duen epai sozialetik ihes egin.
Mezu zibernetikoek, gupidarik gabe, izenik gabeko profilen atzean ezkutatuta, iritziak eta zirikadak etengabe bota, eta gizatasuna kentzen diote Conchari, eta borroka egin beharko du beldurrak, minak, sinesteek eta ikasitakoak bera ez garaitzeko. Gainera, saiatu beharko du familia eta gizarte-ingurunea suntsitu ez daitezen.
KOPRODUKZIOA: Centro Dramático Nacional, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro, Iria Producciones.
TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Sandra Ferrús.
INTÉRPRETES: César Cambeiro, Sandra Ferrús, Gael Elías González, Susana Hernández, Martxelo Rubio.
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Elisa Sanz (AAPEE).
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 26an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: apriorigt.org
INFORMAZIO GEHIAGO: dramatico.mcu.es/evento/la-panadera
Iruzkindu