Arrazoi teknikoak direla-eta, inguruko bide-argiak itzaliko dira, gutxi gora behera, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago. Itzalita egongo dira ikuskizuna amaitu arte, Bitartean, ez jausteko, bereziki adi ibili leku batetik bestera mugitzerako orduan.
Segurtasun langileen jarraibideak errespetatu eta ez gainditu hesiekin edota zintarekin mugatuta dagoen perimetroa.
Ikuskizunean, egonezina baduzu (lipotimia, zorabioa, e.a.) edo zauririk, segurtasunekoengana edo sanitarioengana joan, Segurtasun Gunean.
Material piroteknikorik jausten bada lurrera eztanda egin barik, ez ukitu edo oinarekin bultzatu, eztanda egin dezake-eta. Edozein kasutan ere, ez saiatu manipulatzen, aldendu eta jakinarazi jendeari zer gertatzen den. Ohartu, berehala, segurtasun langileak edo polizia.
Adi txikikoren baten arduraduna bazara, hezi zure umea material piroteknikorik har edo erabili ez dezan, kalte itzulezinak eragin ditzakete.
Kolaboratu eta aparkatu zure ibilgailua Segurtasun Gunetik kanpo, hondakinen bat eror dakioke.
Suak botako diren lekutik hurbil bazaude, honakoa erregutzen dizugu:
-. Itxi leiho eta balkoiak, kohete galdurik sar ez dadin.
-. Jaso eskegita duzun arropa, koheteen txinpartek eragin dezaketen suteak ekiditeko.
-. Terrazetan egon daitezkeen toldoak batu.
Iruzkindu