AZOKA
Nekazaritza eta Abeltzaintza
10:00 h. Azokari hasiera ematea.
11:00 h. Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.
11:00 h. Herri Kirolak. Bizkaia Open torneoaren finalak. Errekalde plaza.
(Harrijasotze gizonezkoak – Ingude jasotze emakumezkoak – Lasto jasotze gizonezkoak – Zaku eramate kinttopekoak gizonezkoak – Trontza erakustaldia).
11:00 h. Sagardo tailerra eta sagar erakusketa. Jose Raoón Aketxe plaza.
12:00 h. Poney paseoak. Bulebarra.
12:00 h. Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XXII. “Leioako Udala” lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
12:00 h. Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea. J. R. Aketxe plaza.
LAGUNTZAILEA: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
14:00 h. Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
15:00 h. Azokaren amaiera.
GOIZ OSOAN ZEHAR
– Abere erakustaldia (Bulebarrean behiak eta idiak; Errekalde plazan zaldiak, ahuntzak eta ardiak)
– Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan.
– Ehiza-hegaztien erakustaldia. Jose Ramon Aketxe plazan. Bizkaiko Zetreruek.
– Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiekin.
– Haurrentzako tailerrak. Artile eta usain-poltsen tailerrak. Jose Ramon Aketxe plazan.
– Zure taldeko argazkirako txokoa. Jose Ramon Aketxe plazan.
– Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.
» Non: Errekalde plazan, J. R. Aketxe plazan, Bulebarrean
» Eguna: 2022ko abenduaren 11n
» Ordutegia: 10:00etatik – 15:00etara
Iruzkindu